XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenaldian ez dira askorik mugitzen Ibanen tabernatik.

Adar joka ez bazen, berdekeriatan aritzen ziren, zerbeza pitsaz ezpain bazterrak zikinduz, eta tabernaz aldatzeko unea iristean, baten batek gora edo gandorrera joatea proposatzen zuen.

Esan postura hauek bi putikluben kokapenetik ateratakoak ziren, pubeko kafesnezale eta tertuliakide gainontzekoen aurrean nabarmen ez gelditzearren.

Goikoa ez dago herritik apartean ere.

Mendibide bat hartu eta arbustoz bueltan inguratutako baserria da, Heidi izena duena.

Gandorrekoak aparteago jotzen du, mendate bat igo eta bestaldean, Ladies izenarekin.

Neskatik bada nahikoa bietan, eta batez ere goikoan, brasildar sail ederrak egoten baitira tximiniko sutan atzeak berotzen.

Kotxe baten jabetzarik ez zeukan koadrilako inork.

Karnetak ere hala moduz, baina diruaren faltarik ez dagoenean aurkitzen zaio eguzkiari hozpela.

Nik eramaten nituen beraiek nora nahi, haraxe.

Kopa bat edo beste edaten nuen haien ondoan, eta han jarraitzen nuen gerotxo ere, kotxean itxoiten, edo bokadiloen barran edo tximini ondoko karta jokuari begira, geletara igo eta afanak ondo kenduta jaisten ziren arte.

Putekin adina gastatzen zuten nere tarifetan, hortxe-hortxe, baina jakina, estrainekorik gabe ondorengoa ere lortzerik ez dagoenean...

Gehienetan gandorreko putiklubera joaten ginen, Hilariok galdeturik zer neska modu zegok goian? brasildarrak zeudela jakinez gero ez zuen eta hara joaterik nahi izaten.

Nahiago zituen gandorreko ladies afrikarrak, Uganda, Ginea, Tanganika eta Marruekosekoak (...).